Bizkaiera

Marco Del Pozo

Ekain Rodriguez

Tasio Semperena

Aimar Rincón

Beñat Arzelus

Ion Anta


Dialektologia

Dialektoak hizkuntza baten aldaera bereziak dira eta hitzetan, gramatikan eta ahoskeran ezaugarri zehatzak dituzte. Euskararen kasuan dialektoak euskalki bezala ezagutzen ditugu eta gaur egun 5 bereiz ditzakegu: Mendebaldekoa, Erdialdekoa, Nafarra, Nafar-lapurtarra eta Zuberotarra. Halere, horien jatorria ez dago argi.


XVI. mendean jada euskalkien konstantzia idatzia aurki daiteke. Horien mugak ez ziren gaur egun bazain argiak eta horren froga da Joanes Leizarragak 1571n esan zuena: “Batbederac daqui Heuscal Herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diversitatea den”. XVII. mendean, Axularrek eta Juan de Tartasek ere euskalkiei eta horien erabilerari buruzko aipamen batzuk egin zituzten. Geroztik, euskalkien jatorriari buruzko interpretazio ezberdinak egin dira.


Soziolinguistika

Azken 3 hamarkadetan Euskerak: 300.000 hiztun baino gehiago irabazi ditu, batez ere belaunaldi nerabeenen artean, eta, gainera, duela gutxi arte arrotzak ziren erabilera eremu batzuetan areagotu egin da.

Biztanleen eta erakunde publikoen lanak ekarri gaitu hona. Adostutako hizkuntza-politikak eta herritarren batasuna, zalantzarik gabe, euskararen akuilua. Beraz, gure hizkuntzak, iragan luze eta nahasia izan duenak, hala ere, etorkizuna baieztatzeko oraindik badago zer eginik. Lan horretan, hizkuntza-antolaketa eraginkorrena ezartzeko, ezinbestekoa da argazkirik gardenena izatea.


2016ko datuen arabera, Euskal Estatistika Erakundeak adierazi zuenez, EAEko 2.199.711 pertsonetatik, 1.287.839 bazekiten euskara. Alde batetik, 895. 942 euskaldunak ziren, euskara ulertu eta ongi mintzatzen dutenek. Bestetik, 391.897 ulermen ona dute, baina zailtasunak dituzte hitz egiterako orduan.


Euskal Bokalak

A

e

i

o

u


  • Euskal bokalen hurbiltasuna
  • Inguramendu fonikoaren eragina


(EB) berri > barri (B)

(EB) berdin > bardin (B)

(EB) gezurra > guzurre (B)



Euskal sistema bokalikoa eta gaztelaniarena


Txillardegiren aburuz, fonologikoki berdinak dira, baina fonetikoki ezberdinak. Hau da, gaztelaniaren eta euskararen sistema bokalikoan 5 bokal azaltzen badira ere, beren ahoskera ezberdina da.


Euskarak espazio txikiagoan jokatzen du, eta euskal bokalak hurbilago gertatzen dira elkarrengandik, hots, triangelu txikiagoa osatzen dute


Aipatu dugu, dagoeneko, bokal alternantziak bi arrazoirengatik sortzen direla:


  • Inguramendua fonikoaren eraginez
  • Euskal bokalen hurbiltasunaren ondorioz


alternantzia

e/a alternantzia

(EB) Denean > Danien (B) María Angeles (audioa)


o/u alternantzia

(c) Non > Nun (B)


i/u alternantzia

(c) ile > ule (B)


e/i alternantzia

(EB) etxea > etxie (B)


a/o alternantzia

(EB) eman > emon (B)


u/o alternantzia eta u/e alternantzia

(EB) dut > dot (B)




Asimilazioa

Hiru silabadun hitzetan, silaba baten aurreko silabako bokala bereganatzea eta aldatzeari deritzo asimilazioa:


(EB) atera > atara (B)

(EB) ukitu > ukutu (B)




Bi bokal elkartzen direnean (bereziki e+a, o+a eta u+a bokal elkarketak direnean). -a itsatsiari mugatzaile singularra gehitzen zaionean gertatzen dira bokal-elkarketa berezi hauek.







-a+a > -ia, -ea, -ie

(EB) Arreba > arrebea (B)


-e+a > -ia, -ie, -ea

(EB) Gurea > guria (B)


-o+a > ua, ue

(EB) Arraintsoa > arraintsua (B)


-u+a > -ia

(EB) Kantua > kantia (B)



Elkarketak

Harmonia


/i/ eta /u/ bokalen eraginez hurrengo silaban dagoen /a/ bokala, hainbeste ixten da non /e/ bilakatzen den.


/i-u/ : a > e


(c) mutila > mutile (B)

(c) eskua > eskue (B)

(c) bihar > biyer (B)

(c) gezurra > gusurre (B)




Diptongoak

/i/ eta /u/ bokalek beste hainbat bokalekin silaba berean osatzen duten talde fonikoari deritzo. Beraz, bokal batek itxia izan behar du eta besteak irekia edo erdi irekia; hala ere, biak itxiak izan daitezke. Bi mota daude:


  • Beheranzkoak: jatorrenak eta gehien erabiltzen direnak; au, eu, oi, ai, ei.

Adib: deust, eutsien, euken...

  • Goranzkoak: arrotzak dira, euskal sistema bokalikoan ez dira ohikoak. Maileguzko hitzetan agertzen dira batez ere, hizkuntza erromanikoek goranzko diptongoak erabiltzeko joera baitute: ia, ie, io, ua, ue, ui.

Adib.: eguerdi, nazionala, higuingarri, suerte …


Diptongoak

Mendebaldeko joera nahiko garbia izan da; izan ere, tradizioz goranzko diptongo horiek ekiditeko joera nagusitu da. Hiru bide jarraitu izan dira, beraz, goranzko diptongoak ekiditeko:


1.-Monoptongazioa: diptongoaren bi bokalak bokal bakar bat bihurtzea.

(Gazt.) almuerzo > almorsu (B)

(Gazt) siquiera > sikiera (EB)


2.-Kontsonante epentetikoa tartekatzea (y, x eta b dira erabilienak).

(Gazt) novio > nobixua (B)

(Gazt) envidia > inbirixe (B).


3.-Azentu silaba aldatzea:

(Gazt.) cien > zíen (eusk.)

(Gazt.) Diez > díez (eusk.)




Bizkaierako testua


Artikulu honetan eta hurrengoetan arteztu gura neukez testutxu batzuk bizkai euskeraz idatziak eta akats bakoak-edo gramatika arloan. Irakurleak itaundu leike zer zuzendu ete leitekean testu baten, ondo badago erabilita gramatika arloa “La gramática es el arte de hablar y escribir correctamente”. Horra zer irakatsi euskuen gaztetan eskolan. Guzurra galanta! Aztergaian dzangada sakonagoa egin aurretik, pare bat kontu argitu nahi neukez. Izan be, irakurle batzuk konkortuta edo txundituta egon leitekez irakurrita berba bi eurentzat arrotzak, ezezagunak (bizkaitarrez eta bizkai euskeraz). Nire eguneroko bizitzan, txikitatik bertatik, normal-normal entzun eta erabili izan ditut bizkaitar (lekeitiar, ondarrutar…) egin eta bizkaitarrez (lekeitiarrez, ondarrutarrez…) egin (zeinda euskera egin eta euskeraz egin legez). Alfabetau ahala ikasi nebazan bizkaieraz (gipuzkeraz, nafarreraz…) egin, baina berbok sekula ez nebazan/ditut entzun izan herritar euskeraz eskolabakoen ahotik. Geroago ikasi neban erabilten bizkai euskerea (lehenengoz Peru Abarka-n irakurri neban). Orain dala urte batzuk artikulu bat idatzi neban aldizkari baten, eta bertan lehenengoz-edo erabili nebazan bizkaitar(rez) eta bizkai euskera(z). Baina aldizkariko zuzentzaileak, nigaz kontsultau barik, kendu egin ebazan adierazpide bata zein bestea, eta bien ordez idatzi bizkaiera(z). Hori ikusita, jakina, haserre parau nintzan, eta jakinminez, Orotariko Euskal Hiztegia kontsultauta, horra zelan jakin neban neologismoa zala bizkaiera berbea. Gaur egun bizkaitar idazle batzuk ia normal erabilten ditue bizkai euskera(z) adierazpideak, batuan zein bizkaitarrez. Ez dot inoiz irakurri bizkaitar(rez) egin, oker ez banago, baina adierazpide horreek gurago ditut erabili, ahalean (herriak berak dagoz sortuta-eta), eta ez bizkaiera(z) (nor edo nork asmatuak, ez ekialako, ustez, behar beste euskerea), baina atzen horreek ez ditut baztertu edo alboratuko, sustraitu egin dira-eta batez be idatziz, gehiago-gitxiago sustraitu be.

Euskal Kontsonanteak

a, b, d, e, f, g, h, i, j, k, l, m, n, ñ, o, p, r, s, t, u, x, y, z

Txistukariak

Euskal sistema kontsonantikoan sei txistukari ditugu:


Igurzkariak: "z, "s" eta "x". Fonetikan: /s/, /ś/ eta /š/


Afrikatuak: "tz", "ts" eta "tx". Fonetikan: /c/, /ć/ eta /č/

Bizkaieraz berba egiten den herrietan eta Gipuzkoako kostaldean (Orio, Zarautz, Donostia eta Pasai Donibane, berbarako) ts eta z txistukariak galdurik daude.


(EB) Ipintzea>ipintea (B)

(EB) ibiltzen > Ibilten (B)


Fenomeno honi neutralizazioa deritzo, /ś/ (“s”) eta /c/ren (“tz”ren) aldeko neutralizazioa, hain zuzen ere.



Igurzkari autonomoak: /j/


/j/ fonema alofono gehien edo ahoskera ezberdin gehien dituen kontsonantea da. Azter ditzagun banan-banan ahoskerak:


Bizkaieraz berba egiten den herri askotako ahoskera edo alofonoa da "y" soinua, /y/ fonetikan. Euskaltzaindiaren ustez, jatorrena eta zabalduena da, euskara batuaz ari garenean gomendatzen dena. Diakronikoki aztertuz gero, honako bilakaera hau izan omen zuen:

* e-akin > *i-akin > yakin.


Igurzkari autonomoak: /f/


/f/ soinuari dagokionez, ezpain-hortzetako igurzkari ahoskabea dela esan behar dugu. XVI. mendetik honako euskal testuetan ez ezik Erdi Aroko dokumentuetan ere agertu arren- Naffarrete, Zuffia … bezalako adibideak baititugu – euskal sistema kontsonantikoan nahiko berritzat hartu izan da.


/f/ soinua berantiarra denez, askotan eztabaidatu da bere euskaltasuna. Bada euskalkirik, gainera, /f/ren ordez /p/ erabili duenik ere.


Gaur egun, dena den, euskal fonema jatortzat hartzen da, eta aski hitz ditugu /f/rekin: afari, alferrik, Nafarroa … Egia da, nolanahi ere, erdal hitzetan eta erdaratik hartutakoetan erabiltzen dela batik bat.


Aspirazioa: /h/ fonema


/h/a Euskal Herrian betidanik ahoskatu da. Akitaniako euskal izen zaharretaraino (cison, sembe, bihox …) jo behar dugu /h/aren antzinatasuna ikusteko. Baita Erdi Aroko dokumentuetan ere: Elhorriaga, Harrieta, Hegilior


Koldo Mitxelenak dio, XIII. mendean bertan ere Hegoaldeko eskualde zabaletan ezaguna izango zela oraindik, Arabako eta Errioxako lurraldeetan, batez ere. XVI. menderako, halere, galdua izango zen Hegoaldean. Hala ere, badaude kasuak eraldaketak ematen diren kasuak, “h”a “g”an bilakatzen denean


(EB) Horra > orra (B)

(EB) Hona > ona (B)



Dardarkariak

Euskarak berez bi dardarkari ditu /r/ gogorra eta leuna.

/r/ leuna bokal artean egokitzen denean, galdu egiten da:


Fenomeno fonetiko horiek gertatzen direnean, bigarren mailako diptongoak sortzen dira sarritan, hots, jatorrizkoak ez diren diptongoak.


Bi alternantzia dira nagusi:


(EB) -ki/-gi (B)

(EB) ahizpa > a(h)izta (B) (EB) g/b

(EB) jaiki > jagi (B) (EB) legatz > lebatz (B)

(EB) ebaki > ebagi (B)

(EB) g/k

(EB) l/d (B) (EB) gerezi > kerexi (B)

(EB) belar > bedar (B) (EB) tipula > kipula (B)

(EB) zilar > zidar (B)

(EB) elur > edur (B)


Kontsonante-alternantziak


  • Automatikoa: -i- bokalaren eraginez sortzen denean.

i+ ts > tx

(EB) Aspalditso > Aspalditxo (B)

i+l > ll

(EB) Mailu > Mallu (B)

(EB) Ibili > Ibilli (B)

i+n >ñ

(EB) mina > miñe (B)

i+z > x

(EB) bizi >bixi (B)

(EB) goizean > goxean (B)



Bustidura edo palatalizazioa

  • Adierazkorra: berariaz edo nahita sorturiko bustidurari deritzo. Txikitasuna, maitasuna, goxotasuna adierazteko erabiltzen da, batez ere. Zenbait herritan umeei hitz egiteko xuka erabiltzen da, bustidura adierazkorra sortuz: Xer duxu? Oñaxea duxu ala?


(Gazt) victor > Bittor , Bitxor (B)

(Gazt) javier > Xabier

(Gazt) Magdalena > Maddalen

Eusk.: emakume ttenttea, emakume harroa da.

Beraz, ttente ≠ tente



Beste zenbait fenomeno kontsonantiko


- Sandhi fenomeno fonetikoa:

n/l + z> tz

egin zen > eintzan (G), egintzen (EB)


- Bizkaieraz entzuten direnak:

  • ez + j > etxat, etxata > "ez jata gustatzen"


  • k + b > p

(c) inork (b)ere ez > iñopes (B)

(c) nik baino gehiago > nipaño geixau (B)


Bizkaieraz bereziki: Neutralizazioa herskari ahoskabeen alde (p, t eta k):


  • (EB) nb > np (B)

(EB) denbora > denpora (B)

Denpora asko daramat lanien…

  • (EB) nd > nt

(EB) jendea > jentie (B)

Bermion jentie soragarrixe da

(EB) hemendik > ametik (B)


Aditza

Aditz laguntzailea

(EB) esan behar dut > esan behar dot (B)

Iraganean Z-ren galera

Aditz pluragilea

(EB)ebakitzen zuen > ebagiten eban (B)

(EB) dauzka > daukaz (B)

Añadir un poco de texto

Aditz oinik ez: subjuntiboan, ahaleran eta aginteran

(EB) Edonun irabaz nezakeen>Edonun irabazi neikean (B)

Aditza + EROAN ohitura

(EB) eskatzen> eskatuten (B)

Aditzondoa: -to atzizkia

(EB) ederki > ederto (B)

Ezaugarri sintaktikoak

Motak

Joskera

Erakuslea eta aditzondoa izenaren aurrean

Singular urbila: ON edo OFF

Bi zenbakia izenaren aurrean

Izenordainetan -TZUK atzizkia

Galdegaia

Perpausak

Zehar galderak

Moduzkoak: eN LEZ, LEGEZ

Helburuzkoak

Konparazioak: BESTE

Baldintzazkoak

Ondoriozkoak

Kontzesiboak

Kausalak




Adibideak

(EB)zuek gipuzkoakoak politak zarete > seuek giputxek politak zarete (B) (Bermeoko audioak)

(EB) Bertan> Berton (B) (Bermeoko audioak)


(EB) Horregatik hiria ezagutu behar duzue > orretxegaz hiria ezagutu behar dozue (B)

Ezaugarri lexikoak

Bizkaierak, arkaismoak eta erderako hitz mailegatuak bereziki kontraste handia daukate lexikoan. Hizkuntzalariek diotenez, arkaismorik nabarmenenak izan behar ziren, Bizkaian batez ere.

Uhinen teoria sortu zen, 6-7 hitz egiteko modu desberdin badaude, baina zergatik sortu zen?

Euskal Herriak duen orografia dela eta, pertsonak banatzen ziren eta beraien euskalkiak sortzen hasi ziren. Kokapenak eragina izan zuen eta beste hizkeraren ezaugarriak hartzen zituzten.


Euskara Batua

Lasai

Gehiegi

Hitz egin

Zaratatsu

Begirada

Gaua

Nahi

Azoka

Ebakitzen

Nonahi

Irekita

Itxita

Azkenik

Noski

Gabe




Bizkaiera

Trankil

Larregi

Berba

Intziriti

Begirakune

Gaba

Gura

Ferie

Ebagiten

Nungura

Edegi

Zarratuta

Atzenez

Klaro

Baga


Kultura

Bizkaian antolatzen diren jardunaldi kultural esanguratsuenak honako hauek dira: Durangoko Azoka, Gernikako arbola Gaztelugatxe, Guggenheim museoa, etab.

Bizkaizko idazleak

Klasikoak

Gaur egungoak

Juan Antonio Mogel


Esteban Urkiaga


Txomin Agirre



Joseba Sarrionandia


Kirmen Uribe


Miren Agur Meabe